IBILALDIA 2008 ZORNOTZAN

BISKAKO IKASTOLEN JAIA
1978an egin zen lehenengo Ibilaldia Uribe Kostan eta 1980tik aurrera 100.000 lagun baino gehiago batzen dituen jaialdia urteroko hitzordua bihurtu da. Urteak joan eta urteak etorri Ibilaldiak bere sortzeko arrazoiei eusten die: Bizkaiko Ikastolen jaialdia izatea, Ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutzera ematea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea.
2008an Zornotzako Andra Mari Ikastolaren esku dago jaialdi hau antolatzea eta horretan dihardu dena prest egon dadin. AMOREBIETA…
HLBURUA
Andra Mari ikastola ikastetxe herrikoia da. Zornotzan eta eskualdean txertatuta dago, eta hori urteko une desberdinetan ikusten da, hainbat jai, kultur eta kirol ekitaldi ematen baititu. Ikastola barnean ez ezik herriari begira eta bere bizitzan parte hartuz gauzatzen du bere hezkuntza-proiektua.
Ibilaldiarekin ikastola bizirik dagoela erakutsi nahi dugu; 40 lehenengo urteak oparoak izan dira, eta bide horri eutsiko diogu.